Bikuñako lokaletan entseatzen duten taldeek osatzen dute Subeltza kolektiboa. Bazkaria eta kontzertuak izango dira.

Legazpiko Vancouver musika taldea.
Legazpiko Subeltza kolektiboak Subeltza eguna ospatuko du urtarrilaren 30ean, gaztetxean. Bazkaria eta kontzertuak izango dira. Sarrera doakoa izango da, eta sei taldek joko dute:
19:00. Vancouver
20:00. One Way
21:00. Tributo Purpura
23:00. Arraio
00:00. The Nekrobabies
01:00. Pepe Botika
Bestalde, aurten CD bat grabatzeko asmoa dute Subeltza kolektiboko taldeek. Bikuñako lokaletan entseatzen duten musika taldeek osatzen dute Subeltza kolektiboa.