Orain arte astero egiten zuten. Urteko lehena igandean izango da, 09:00etan.
Goiz Deia txistulari taldea, Santikutz jaietan.
Igandero kalejira egiten zuen orain arte Legazpiko Goiz Deia txistulari taldeak, herriko kale eta auzoetan zehar. Aurrerantzean, hilean behin egingo dute, hileko azken igandean.
Kalejira kopurua mantendu egingo da, dena den. Izan ere, lehen, Pazko igandean hasi eta urrira bitartean egiten zituzten kalejirak (abuztuan izan ezik). Orain, berriz, urte osoan zehar egingo dituzte.
Urteko lehenengoa igande honetan izango da, 09:00etan. Patrizio Etxeberria, Kale Nagusia, Nafarroa eta Plazaola kaleetan ibiliko dira.