'Hartu hitza, piztu Ordizia' hausnarketa jardunaldia antolatu dute otsailaren 9rako
Arratsaldean aurkeztu dute ‘Hartu hitza, piztu Ordizia’ jardunaldia
Ordiziako EH Bilduren arabera, EAJk eta PSE-EEk osatzen duten udal gobernua «geldialdi egoera batean» dago, «interes alderdikoei eragiten dieten egitekoetan bakarrik murgilduta». Egoera
“larria eta kezkagarria” dela esan du Igor Eguren EH Bilduko zinegotziak. Egoera horren aurrean EH Bilduk hausnarketa bat egitera gonbida
tu ditu herritarrak, eta
Hartu hitza, piztu Ordizia jardunaldia antolatu du
otsailaren 9rako. D´Elikatuz zentroan izango da, 18:30an. Alderdiaren ikuspegia azaltzeaz gain,
herritarren iritzia eta ikuspegia jasotzea dute helburu.