Inauteriei lotutako pertsonaiak ezagutuko dituzte etzi Igartubeitiko tailerrean
Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da.
Igartubeitik familientzako tailerrak antolatzen ditu hilero, hilean bi. Hurrengoa otsailaren 27an izango da: Sorgin dantza. Inauteriekin lotura duen dantza hori ezagutuko dute lau eta sei urte bitarteko haurrek, eta konpartsa bat osatuko dute. Aurrez izena eman behar da tailer horretarako ere.
Etzi, larunbata, Zanpantzarrak tailerra egingo dute Igartubeitin. Inauterien inguruko euskal pertsonaia mitologikoak ezagutzeko aukera izango dute haurrek, eta, amaieran, zanpantzarrak bihurtuko dira. Sei eta hamar urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako tailerra da, eta aurrez izena eman behar da (943 72 29 78).