Martxoaren 3tik 6ra egingo dute Legazpiko garagardo festa
Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatzen du
Aurten ere garagardo festa antolatu du Legazpiko Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak. Martxoaren 3tik 6ra egongo da irekita, Urbeltz pilotalekuan. Garagardo ezberdinak probatzeko eta bertan afaltzeko aukera izango da.