Inaziotar Bideari buruzko jardunaldia egin dute Urretxun
Gaur goizean Inaziotar Bideari buruzko jardunaldia egin dute Urretxuko Santa Barbara aterpetxean. Eusko Jaurlaritzako, Aldundiko eta Goierri Garaiko teknikariek egitasmoaren nondik norakoak azaldu dizkiete turismo arloko langileei eta ostalariei. Bide
Gaur goizean Inaziotar Bideari buruzko jardunaldia egin dute Urretxuko Santa Barbara aterpetxean. Eusko Jaurlaritzako, Aldundiko eta Goierri Garaiko teknikariek egitasmoaren nondik norakoak azaldu dizkiete turismo arloko langileei eta ostalariei.
Bide hau San Inaziok egin zuen eta Loiolatik Manresara doa. Jesuitek bultzatu zuten eta 2015ean 1.200 lagunek egin dute. Bidea egin duten %80 Estatu espainiarretik kanpokoa da. Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa, Aragoi eta Kataluniatik pasatzen da. Goierriri dagokionez, Goierri garaiko lau herrietatik pasatzen da. Lehen etapa Antion bukatzen da.
Turismo teknikariek Inaziotar Bidea GR-120 izateko lan egiten ari direla esan dute. Baita barnealdea ezagutzeko oso garrantzitsua dela eta bultzatzeko ahalegin handia egin behar dutela. Hala, aurten seinalizazioa hobetu behar dute eta bizikletan egiteko ibilbidea ere prestatu behar dute. Gainera, Jesuitek beraien langile guztiei bizitzan behin bide hau egiteko eskatu diete.