Ordiziako Hondakinen Mahaiaren bilera bat.
Ordiziako hondakin sistemaren gaineko galdeketak badu data: Martxoaren 13an egingo dute kontsulta. Aurretik, otsailaren 28tik martxoaren 11ra bitartean, komunikazio kanpaina egingo dute. Herritarrek kontsultan emandako erabakia loteslea izango dela esana du udalak. Hala, galdeketaren ondorengo astean, udalbatzak berretsiko luke erabaki hori.
Galdeketa antolatzeko Ordizian martxan jarritako Hondakinen Mahaiak lau bilera egin ditu dagoeneko, eta beste bi egingo dituzte galdeketaren aurretik, hilaren 16an eta 23an. Datorren astekoan erabaki beharko dute galdera zehatza zein izango den, oraindik erabakitzeko baitago. Ondoren, hilaren 18an, galdeketaren eta galderaren aurkezpen publikoa egingo dute. Hona hemen galdeketaren kronograma, puntuz puntu:
- Otsailak 16. Hondakin mahaiaren bilera.
- Otsailak 18. Herritarren aurreko aurkezpen publikoa.
- Otsailak 23. Hondakin mahaiaren bilera.
- Otsailak 25. Udalbatzaren osoko bilkura.
- Otsailak 29-Martxoak 11. Informazio kanpaina.
- Martxoak 13. Galdeketa.
- Martxoak 17. Erabakia berresteko plenoa.