Otegienean metrakilatoko plakak eta Buztuntza parean soinu-plaka begetala jartzearen aldeko apostua egin dute
Goizean aurkeztu dute proposamena
Ordiziako EH Bilduk Otegienea eta Buztuntza auzoetan, N1 errepidearen ondoan soinu plakak jartzeko proposamena aurkeztu du. Baina ez da kontu berria, izan ere, gogorazi dute
2009.urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak nazional bat errepide osoan zehar
soinu-plakak jarriko zituela agindu zuela, baina oraindik ere ez dagoela inolako soinu-plakarik Ordizian. Horregatik, EH Bilduk berriz ere eskatu dio aldundiari proiektu hau abian jartzeko, eta 2016. urtean zehar soinu-plakak jartzeko.
Proiektua egitean aztertu zuten auzo bakoitzerako zein plaka izango ziren egokienak. Horrela,
Otegienea auzoan metrakilatokozko soinu-plaka jartzea dela ikusi dute, eta
Buztuntzan, berriz,
soinu-plaka begetala. Bi plaka horien
kostua ia milioi erdi eurokoa da. Soinu-plaka horien bidez errepideko zarata mugatuko da, bertako herritarren onurarako.