Patxi Zubizarretak eta Gorka Azkaratek irabazi dute Igartubeitiko Areago lehiaketa
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak antolatutako Areago. Istorioak belarrietara II. Euskarazko Kontakizun Laburren lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin da gaur goizean. Bi sari banatu dituzte, 600 eta 400 eurokoak.
Lehenengo saria Patxi Zubizarreta ordiziarrarentzat izan da, Baserriak barre egiten duenean lanagatik. Bigarren saria, berriz, Gorka Azkarate urretxuarrak jaso du, Kupela bete muztio kontakizunagatik.