Ainhoa Sanzek Euskadiko kros motzeko txapelketa irabazi du
Ainhoa Sanz urretxuarrak Euskadiko kros motz txapelketa irabazi zuen atzo Abadiñon. Sanzek Euskadiko bi txapelketak irabazi ditu aurten, luzea eta motza. Goierri Garaia taldeko beteranoek ere lan ona egin zuten
Ainhoa Sanz urretxuarrak Euskadiko kros motz txapelketa irabazi zuen atzo Abadiñon. Sanzek Euskadiko bi txapelketak irabazi ditu aurten, luzea eta motza. Goierri Garaia taldeko beteranoek ere lan ona egin zuten igandean Abadiñon: Miguel Angel Encinak bosgarren egin zuen, Rosa Talaverak seigarren eta Cipri Burciok bederatzigarren. Julio Pascualek, berriz, zortzigarren egin zuen 55 urtetik gorakoen mailan.