Ampo-Goierriko TB taldeak Essor Basque proban ekingo dio denboraldi berriari
Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeak asteburuan ekingo dio denboraldi berriari, Ipar Euskal Herrian jokatzen den Essor Basque proban. Gainera, taldeak Orca etxeak egindako ekipazio berria estreinatuko du.
Lapurdiko lurretan ekingo diote lasterketari. Larunbatean 111 kilometroko etapa izango dute, Bokale eta Tarnos artean; igandean berriz, 121 kilometroko ibilbidea egingo dute, Cametik Kanbora.
Larunbateko lasterketan, Ahetze Arratibel, Mikel Elorza, Julen Irizar, Jon Madariaga, Eriko Mujika, Aitor Olaziregi, Unair Orbea, Asier Unanue, Alex Unzueta eta Josu Urrestarazu ariko dira. Igandean berriz, Xabier Contrerasek eta Peio Manterolak hartuko dute parte, gainontzeko taldekideekin batera.