Elurra egin du Goierrin
Iragarrita zegoena baino dezente beherago egin du elurra, eta Goierriko hainbat herritan, zuritu egin ditu teilatu eta kotxeen gainak. Beasainen esaterako, ezohiko irudia utzi du goizaldean elurrak. 150 metrotik behera ere egin du zenbait puntutan, batez ere Oria bailaran; Zumarragan eta Urretxun berriz, maila altuagoan egonagatik, apenas egin du elurrik herriguneetan.
Mendate eta portuetan gehiago nabaritu da elurraren eragina, batez ere Etzegaraten, Mandubian eta Lizarrustin. Elurra kentzeko makinak lanean ari badira ere, errepideetan poliki eta kontu handiz joateko deia egin dute.