Udal langileak atez ateko zintzilikarioak kentzen, Juanastegin. / Arg.: Maialen Igartua
Urtarrilaren 24ko galdeketan errefusa eta organikoa edukiontzi bidez biltzea erabaki zuten legazpiarrek. Galdeketako emaitzak lotesleak zirenez,
gaurtik aurrera edukiontzi sistema izango dute herrian. Udaleko langileak goizean hasi dira atez ateko zintzilikarioak kentzen.
Bestalde,
edukiontzi grisa 24 orduz egongo da irekita aurrerantzean. Lehen, 18:00etatik aurrera baino ezin zen erabili. Pixohialentzako edukiontziak kendu egingo dituzte, eta edukiontzi grisera bota beharko dira.