Urretxuko Arte Ederren tailerrak ikastaro berrien eta erakusketen berri eman du
Gaur arratsaldean Urretxuko Arte Ederren tailerraren ikastaro eta erakusketen berri eman dute. Ekitaldian, Jon Luqui alkateak, Aitor Etxeberria tailerreko irakasleak, Ana Cabezas ikasleak eta Josu Maroto ikastaro berrien koordinatzaileak parte
Gaur arratsaldean Urretxuko Arte Ederren tailerraren ikastaro eta erakusketen berri eman dute. Ekitaldian, Jon Luqui alkateak, Aitor Etxeberria tailerreko irakasleak, Ana Cabezas ikasleak eta Josu Maroto ikastaro berrien koordinatzaileak parte hartu dute. Tailerrean 34 lagun parte hartzen ari dira eta giro ona azpimarratu dute.
Ikastaro bereziei dagokienez, hilero tailer bat egongo da. Ricardo Azkargortak emango duen akuarela ikastaroan toki guztiak bete dira. Acuarelistas Vascos elkarteko zuzendariak ere, Noemi Gonzalezek, akuarela ikastaroa emango du: martxoaren 7an izango da. Apirilaren 7, 11 eta 14an, berriz, artista liburu bat egiten irakatsiko dute. Kalean ere margotuko dute: maiatzaren 7an, ekainaren 11n eta urriaren 10an. Bukatzeko, azaroan, abenduan eta urtarrilean figura lanketa saioak egingo dituzte.
Bukatzeko, Juan de Lizarazun egongo diren erakusketen berri eman dute. Martxoaren 18an Juan Sukilbide margolari nafarraren erakusketa irekiko dute, apirilaren 15ean Luis Candaudap margolari bilbotarrarena, irailean Jose Ramon Esnaola herritarrarena, azaroan Joxean Iza artista bergararrarena eta urte amaieran Pepe Requejo urretxuarrarena.