Elurrak Goierriko gainak zuritu ditu
Bigarren egunez segidan, zuriz jantzita esnatu dira Goierriko mendi eta gainak. Oria bailaran ez ezik, Goierri Garaian ere gehiago nabaritu da gaur elurraren eragina, eta 300 bat metroko altueran egin du. Txindoki, Aizkorri eta gainontzeko mendiak ere zuritua daude, eta irudi ederrak eskaintzen dituzte.
- Urretxu-Zumarragako argazki gehiago Otamotz.eus -en.
- Elurrak atzo Goierrin utzitako irudi bilduma.