Erretentzio handiak eragin zituen istripuak
Atzo iluntzean Etzegaraten izandako trafiko istripuarekin lotuta, gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak. 42 urte ditu eta istripua izan zuen kamioiaren gidaria da; alkohol proba egin ondoren, baimendutako tasa zazpi aldizk gainditzen zuela ikusi zuten.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kamioia kontrako norabidean zihoan, eta lur orotako ibilgailu batekin talka egin zuen. Autoan zihoazen hiru lagunak harrapatuta gelditu ziren bertan, eta suhiltzaileek atera behar izan zituzten. Zaurituak, 8 urteko ume bat, 43 urteko gizonezko bat eta 36 urteko emakumezko bat ziren. Autotik atera ondoren, Donostiako Ospitalera eraman zituzten.
Gidariak 1,13 miligramoko alkohol tasa eman zuen, eta baimendutako tasa 0,15ekoa da. Momentuan atxilotu zuten.