Idiazabalgo Axari Traila izango Goierri Kopa Traileko azkeneko lasterketa.
Gabiriako Leharrei, Segura-Zeraingo Sanson, Urretxu-Zumarragako UZ eta Idiazabalgo Axari traileko antolatzaileek Goierriko Kopa Trail antolatu dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, «lasterketa hauetako bi berriak dira, eta gehiagotara jo ez bada, lehenengo urte honetan proba egin nahi dugulako izan da».
Hala ere, «esperientzia positiboa bada, eta oraingoz hala dirudi, parte hartu nahi duten gainerako probetara zabaltzeko aukera egongo da», gaineratu dute.
Goierri Kopa Trailekin korrikalari goierritarren parte hartzea bultzatu nahi dute Goierriko mendi lasterketan: «aparteko kirolariak eta inguruneak ditugulako».
Lau lasterketa badira ere, hiru lasterketetako denborak hartuko dituzte kontuan sailkapena egiterakoan. Lau sailkapen egingo dira guztira, lasterketa luzeena eta laburrena, eta gizonezkoena eta emakumezkoena. Sailkapen buruan doazen korrikalariek La Sportivak emandako elastikoa jantziko du.
Goierri Kopa Trail
- Gabiria. Leharrei lasterketa, 24 km, Apirilak 9, 09:30ean.
- Segura-Zerain. Sanson lasterketa, 24,5 eta 14,5 km. Maiatzak 7, 16:0etan.
- Urretxu-Zumarraga. UZ lasterketa, 22 eta 11 km. Maiatzak 28, 16:00etan.
- Idiazabal. Axari trail, 25,4 eta 16,4 km. Aurten Euskal Herriko txapelketa. Irailak 11, 09:30ean.