Goierriko bideo eta mapa turistiko berriak aurkeztu ditu Goiturrek
Goierriko turismo eskaintza sustatzea da Goiturren aurtengo erronka nagusia. Horretarako bi tresna berri aurkeztu ditu gaur Beasaingo Igartzako jauregian: bideoa eta Basque Highlands eskualdeko mapa.
Bideoa Goierri Telebistak egin du eta sensazioekin jokatuz turistak Goierrira erakarri nahi dituzte.
Basque Highlands mapak, berriz, naturaren inguruko Goierriko baliabideen berri laburbiltzen du. Besteak beste, GR283 Idiazabal Gaztaren Ibilbidea, San Adriango tunela, Trail Estazioa, Mutilo-Ormaiztegi Bide Berdea eta Lizarrusti-Lareo ibilbidea. Txangoak, familia, turismoa, turismo aktiboa, Zegama-Aizkorri eta Ehunmilak lasterketak, Aizkorri-Aratz eta Aralar parke naturalak jaso dituzte mapan.
Euskal Herriko, Espainiako eta Europako turismo azoketan zabalduko dute mapa berria.