Jaietarako gazteen ideiak bilduko dituzte Gaztelekuan
LAZKAO // Lazkaoko Gaztelekuan bilera berezia egingo dute, igandean, 17:00etan. San Prudentzio jaietarako gaztetxoek dituzten iritziak, proposamenak eta ideiak jasoko dituzte. Orain arte jasotako ekarpenak orri batean zerrendatu dituzte, eta igandean l...
LAZKAO // Lazkaoko Gaztelekuan bilera berezia egingo dute, igandean, 17:00etan. San Prudentzio jaietarako gaztetxoek dituzten iritziak, proposamenak eta ideiak jasoko dituzte. Orain arte jasotako ekarpenak orri batean zerrendatu dituzte, eta igandean landuko dute jaietan zer egin, nolako dinamika antolatu edo zer kontzertu proposatu. Udalak ere galdeketa bat egin nahi die gaztetxoei, eta beste egun batean izango da saio hori.