Artolak eta Etxebestek irabazi dute Beasaingo aurresku eta soinu zahar txapelketa
Katerin Artola lezotarrak eta Mattin Etxebeste Oiartzuarrak irabazi dute Beasaingo Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa. Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak antolatutako saioa izan da, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen ligaxkaren barruan. Dozenaka umek parte hartu dut; mutilek aurresku txapelketan, eta neskek soinu zaharrekoan.
Nesketan, Katerin Artola izan da puntuaziorik onena bildu duena; haren atzetik gelditu dira Nora Fraide lezotarra eta Maddi Etxeberria asteasuarra. Mutiletan berriz, Mattin Etxebestek irabazi du saria; podiuma Mikel Esnaola eta Ugaitz Rivera lezotarrek osatu dute.
Bihar beste saio bat egingo dute Usurbe antzokian, 11:00etatik aurrea.