Azurmendi, munduko aizkolari azkarrenen lehian
Tolosako Beotibar pilotalekuak mundu osoko aizkolari onenak hartuko ditu bihar, denetan azkarrena zein den erabakitzeko lehian. Izan ere, mundu mailako txapelketa jokatuko dute bertan, eta Euskal Herriko ordezkariez gain, Australia, Italia, Suitza eta Frantziatik etorritakoak ariko dira. Saioa 12:00etan hasiko da.
Euskaldunei dagokionean,Iñaki Azurmendi Gipuzkoako txapeldunak, Arkaitz Jauregi Arabakoak, Iker Vicente Nafarroako txapeldunak eta Euskal Herrikoa irabazi zuen Aitzol Atutxak parte hartuko dute. Horiez gain, Nafarroako lau aizkolari eta Gipuzkoako beste hiru ere ariko dira. Segoviatik datoreen Jon Rodriguezek ere parte hartuko du nazioarteko lehia horretan.
Lehiarik biziena Aitzol Atutxa euskal txapeldunaren eta Lawrence O’Tool australiarraren artean espero bada ere, Azurmendik izan dezake zeresana azkarrenen arteko lehia horretan.
Grafikoa: Tolosaldeko Ataria