Defentsa pertsonaleko kongresua Legazpin
Bigarren urtez segidan, defentsa pertsonaleko kongresua egiten ari dira Legazpin. Dozenaka lagun elkartu dira Bikuña kiroldegian, Euskal Herritik eta Espainiatik etorritako hainbat adituren konferentziak entzun eta saio praktikoetan parte hartzera. Legazpiko Judo eta Jiu Jitsu taldeak antolatutako jardunaldia da, eta parte hartzaileen artean ere, bertako nahiz Estatu mailako federazioetako kideak daude.
Irakasleen artean, Juan Angel Orejon, Eduardo Jimenez eta Antonio Valero daude; saio praktikoen bidez, beraien teknikak azalduko dituzte, eta partehartzaileek, hauek probatzeko aukera dute, lehen mailako adituen gidaritzapean.