Goierriko lau autobus bete jende iritsi dira Darocako eta Zuerako espetxeetara
Goierriko Hitza
Goierri
Guztira 3.500 lagun inguru Espainia eta Portugalgo espetxeetara bidaiatzen ari dira gaur, Euskal Herria abian, presoak etxera lelopean antolatu dituzten martxetan. Goierritik 4 autobus abiatu dira goizeko 06:30ean, Zaragozara bidean. Aurrena Daroca eta ondoren Zuerako espetxeetara joan dira.
Bidean traba ugari izaten ari dira martxetako kideak, eta Goierritik joandako autobusak ere geldituta eduki dituzte, Guardia Zibilaren kontroletan. Azkenean ordea, iritsi dira Darocako presondegi parera. Txalaparta, musika, ikurriña eta presoen aldeko oihuekin, bertan preso dauden euskal preso politikoei haien elkartasuna erakutsi nahi izan diete horrela. Eta bide batez, Ezker abertzaleak martxan duen Abian gogoeta prozesuko partaide egin nahi dituzte presoak ere, konponbidearen bidean, eragile garrantzitsuak direla uste dutelako. Handik Zuerako espetxera joan dira gero, eta han ere, Eusko Guradiak abestu eta zuzeneko musika saioa egin dute, besteak beste.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.