Beasaingo gizon bat hil da amiantoak eragindako minbiziaren ondorioz
Arcelor Mittal Olaberria enpresan lan egindakoa da
Asviamie, Euskadiko amiantoren bitktimen elkarteak jakinarazi duenez, 67 urteko gizon bat hil da Beasainen amiantoarekin izandako kontaktuaren ondorioz. Hildakoa Olaberriko Arcelor Mittal enpresan lan egindakoa da, mantentze lanetako elektrizista gisa. Asviamie elkartearen arabera, lanpostu horretan amiantoaren eraginpean egon zen eta horren ondorioz sortu zitzaion kartzinomak ekarri dio heriotza. Minbiziaren diagnostikoa jaso zuenean, laneko gaixotasuna eta ezintasun iraunkor absolutua aitortzeko tramiteak hasi zituen, baina Gizarte Segurantzaren erantzuna jaso baino lehen hil da.