San Adriango koba, San Telmo museoan
Aranzadi elkarteak eta Donostiako San Telmo musoeak, San Adriango kobaren inguruko erakusketa zabaldu dute.Bertan, kobaren edo pasabidearen historia jasotzeaz gain, Aranzadik azken urteetan egindako indusketa arkeologikoen emaitzak ikusteko aukera ere izango da. Erakusketarekin batera, San Adrianen garrantzia ulertzeko jardunaldiak ere antolatu dituzte. Lau hitzaldi egingo dituzte, gaur hasi eta ostiralera bitartean.
Erakusketa, apirilaren 3ra bitartean egongo da ikusgai. Sarrera librea izango da, lekuak bete arte. Informazio gehiago, San Telmo Museoaren webgunean aurki daiteke.
JARDUNALDIAK:
- 23, asteartea, 19:30ean. La fortificación medieval y la calzada de San Adrian en Aizkorri hitzaldia eta San Adrian-Lizarrate: Gipuzkoako historiaren igarobidea liburuaren aurkezpena. Hizlaria: Alfredo Moraza (Aranzadi elkartea).
- 24, asteazkena, 19:30ean. Burdin Aroko herrixka batetik Gerra Zibileko lubakietara, Murugain. Hizlaria: Etor Telleria (Arkeologoa).
- 25, osteguna, 19:30ean. Atapuerca y el ADN de la población vasca. Hizlaria: Eneko Iriarte (Burgoseko Unibertsitatea).
- 26, ostirala, 19:30ean. Haizeola o las ferrerías de monte. Orígenes de la metalurgia del hierro en el País Vasco. Hitzaldiak: Javier Franco, Xabi Alberdi eta Josu Etxezarraga.