
Aitxuri herri eskolan, herria hobeto ezagutzeko hainbat irteera egiten ari dira. Aurreneko saioa, herriko okindegian egin zuten; egur museoko Nerea eta okindegiko Keparekin, ogia eta intxaur pastak egin zituzten. Bigarren irteera berriz, elizako organoa ezagutzeko baliatu zuten, Jabi Otaegik lagunduta. Kanpandorrera eta gaztandegira ere egingo dituzte irteerak.