Idiazabalgo Osasun Zentro berria ateak irekitzeko prest
Astelehen goizean zabalduko ditu ateak Idiazabalgo Osasun Zentro berriak. Gaur egin dute inaugurazio ekitaldi ofiziala, Ioritz Imaz alkatea, Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendaira, Teresa Garmendia Goierriko ESIko gerentea eta Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua bertan zirela. 300 metroko koadroko lokala da, 6 gelatan banatuta. Lanek 252.000 euroko kostua izan dute, eta Osakidetzak 80.000 euroko laguntza eman du.
Osasun zentro zaharraren berria hartuko du lokal berriak. Gaur martxan egongo da betiko lokala, baina bihar itxi egingo mediku etxea, leku aldaketak eskatzen dituen garraio lanak eta egokitzapenak egiteko. Bitartean medikuaren edo erizainaren beharra duten herritarrek, Beasaingo anbulatoriora jo beharko dute.