Sasietak 11,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2016rako
GOIERRI // Sasieta Mankomunitateak 11.511.160 euroko diru aurrekontua du, aurtengo ekitaldirako. Zuzendaritza batzarrean urtarrilaren 18an onartu zuten, eta jendaurrean egondako epean helegiterik egin ez diotenez, behin betiko onartuta geratu da. Beste...
Sasieta Mankomunitateak 11.511.160 euroko diru aurrekontua du, aurtengo ekitaldirako. Zuzendaritza batzarrean urtarrilaren 18an onartu zuten, eta jendaurrean egondako epean helegiterik egin ez diotenez, behin betiko onartuta geratu da.
Bestetik, Sasietaren Salbatoreko zabortegian kaioak eta beste hegazti batzuk kontrolatzeko zerbitzua kontratatzeko deialdia egin du, urteko 55.000 eurorekin (BEZa aparte). Eskaintzak Sasietan aurkeztu behar dira.