Tximista sagardotegiak botilaratutako sagardo berria aurkeztu du azokan
Ordiziako Tximista sagardotegiak iaz ekin zion sagardoa ekoizteari, eta dagoeneko, botilaratzen ere hasi dira. Gaur aurkeztu dute botilako sagardo berria, Ordiziako ferian. Azokako 12 hilabete, 12 produktu egitasmoaren barruan postua jarri dute plazan, eta doan eman diete probatzeko bertara gerturatzen zirenei, bakailao tortilla pintxoekin batera. Tximista sagardotegiko Amaia Blazquezek azaldu duenez, “erakustoki ezinhobea” da azoka beraien produktua ezagutzera emateko, eta esker ona agertu die ordiziarrei eta goierritarrei, izaten ari diren harrera onagatik.