Urolako eta Goierriko suhiltzaile bolondresen lana aitortu du Diputazioak
Ekitaldi xume bat egin zuten atzo arratsaldean
Urolako eta Goierriko suhiltzaile bolondresen lana aitortzeko, ekitaldi ofiziala egin zuten atzo Gipuzkoako Foru Aldundian. Azpeitiako, Ordiziako eta Legazpiko parkeetako 20 suhiltzaile boluntario izan ziren bertan. Markel Olano Ahaldun Nagusia eta Imanol Lasa diputatua izan ziren ekitaldian. “Luzaroan beraien bizilagun eta herrikideei emandako denbora eskertu nahi dugu”, adierazi zuen Imanol Lasak. Ekitaldiaren amaieran, kasko bana eman zieten, oroigarri gisa.