Goia anaiak elkarrekin, Georgiara bidean
Pasa den asteartean Goierriko Hitzak aurreratu zuen moduan, Julen eta Oier Goia anaiek elkarrekin joka dezakete asteburuan, Espainiako eta Georgiako selekzioek jokatuko duten partidan. Izan ere, Santiago Santos hautatzaileak deialdian sartu ditu Idiazabalgo bi anaiak. Partida larunbat arratsaldeko 17:00etan izango da, Tiblisi hiriburuan. Irudian, bi anaiak abioian ageri dira, Georgiara bidean, Julen Goiak berak sare sozialen bidez zabaldu duen argazkian.