EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dute. EH Bilduk eta Irabazik aurka bozkatu dute.
Atzoko osoko bilkura, Legazpiko udaletxean. / Arg.: Maialen Igartua
Legazpiko Udalak atzoko osoko bilkuran onartu zuen
2016rako udal aurrekontua: 10.591.559 euro (2015eko aurrekontua baino 0,73 gutxiago).
Inbertsioa 1,5 milioi eurokoa izango da. EAJk (5) eta PSE-EEk (2) aldeko botoa eman zuten. EH Bilduk (5) eta Irabazik (1) aurka bozkatu zuten. EH Bilduk eta Irabazik hainbat enmendakin aurkeztu zituzten, baina ez ziren aurrera atera.
Legazpiko aurrekontua hiru ataletan banatuta dago:
- Lurraldea: 3.726.980 euro (%35)
- Herritartasuna: 4.261.187 euro (%42)
- Antolaketa: 2.440.472 euro (%23%)
Partidarik handiena lehen mailako gizarte laguntza programarako izango da, 1,6 milioi euro. Programa horren barruan, Meazti etxean eta Gizarte Zentroak obrak egiteko erabiliko dituzte 50.000 euro, eguneko zentroan eta babespeko etxebizitzean plazak gehitzea aztertzeko 15.000 euro eta errefuxiatuei laguntzeko 20.000 euro.
Diru gehien jasoko duen
bigarren atala kirolena da: milioi bat euro. Atal horren barruan, 60.000 euro erabiliko dira igerilekuko iragazkia aldatzeko, 10.000 euro baloiak futbol zelaitik ez irtetzeko sare bat jartzeko eta beste 10.000 euro kiroldegiko kantxa aklimatatzeko eta sortzen den kodentsazioa kentzeko.
Bide publikoen atala da hirugarren partida handiena jasoko duena: 890.588 euro. Partida horren erdia, gutxi gora behera, ondorengo lanak egiteko erabiliko da: errepideak asfaltatu, Laubideko atari bakoitietan obrak egin, Brinkola Guriditegi auzoko urbanizazio lanak amaitu, Plazaola kaleko haur parkea asfaltatu eta Arantzazu auzoko espaloiak konpondu. Kale Nagusiko bigarren fasea aurreragorako utzi du Legazpiko Udalak, auzoei lehentasuna emanez.
Bestalde, udalak 2016an hasiko ditu
Agirre Etxeberri eraikina berritzeko lanak. Horretarako ia 300.000 euroko diru laguntza jaso dute Eusko Jaurlaritzatik.
Aurrekontuaren eta osoko bilkuran izandako eztabaidaren xehetasun gehiago bihar
Goierriko Hitza-ren papereko edizioan.