Beasainen Oria ibaia gainezka egitear
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia emana du gaurko eta biharko, eta dagoeneko hasiak dira denboraldearen ondorioak nabaritzen. Goizean zurituta esnatu dira Goierriko mendi eta gainak, baita hainbat herritako kaleak ere. Goizetik aurrera, ordea, euri asko egin du. Ordizian arratsaldeko 18:00etan jasotako datuen arabera, 69,4 milimetro jaso dituzte. Ondorioz, Oria ibaia alerta laranjara iritsi da.
Beasaingo Udaletik jakinarazi dutenez, Oria ibaia gainezka egitear dago Beasainen. Ondorioz, lur azpiko garajeetatik ibilgailuak ateratzea gomendioa zabaldu du sare sozialen bidez. Batez ere, Oria pasealekukoak.
Ordizian trenbidearen azpitik pasatzen den Tximistako zubian ura kanpora atera da.
Lazkaon, garaje batetik ura atera behar izan dute.