Bigarren faserako 8. postua egongo da jokoan, ligaxkako azken jardunaldian
Beasaingo areto futbol txapelketako lehen fasea bukatzear da, eta dagoeneko erabakita daude kanporaketak jokatuko dituzten talde gehienen izenak; zazpirenak, hain zuzen ere. Azken jardunaldian erabakiko da jokoan dagoen 8. postua nork beteko duen, Kilker, Txerkole eta Banba taldeen artean.
Sailkapen orokorrari dagokionean, Zintzharri da jaun eta jabe. 10 garaipen lortu dituzte, eta sendo jarraitzen dute lidertzan, 30 punturekin. Haren atzetik, baina lehen postuetan, Arane (26 puntu) eta Jazpana (25 p.) daude. Hiru horiez gain, Garaitezinak, Rotula Studio, Los chicos DM eta Rhusbi taldeak ere matematikoki sailkatuta daude kanporaketa faserako.
ASTEBURUKO EMAITZAK:
- Rotula Studio 3 – 6 Arane
- Kilker 11 – 4 Koiote
- Rhusbi 6 – 2 Banba
- Jazpana 1 – 0 Kuabs
- Zintzharri 6 – 3 Txerkole
- Los chicos DM 2 – 7 Garaitezinak
