Zuhaitz Eguna Legazpin. / Arg.: Legazpiko Udala
Zuhaitz Eguna zuten atzo Legazpin. Lakiola inguruan 40 zuhaitz landatzea zen asmoa, baina eguraldi txarra egin zuenez, gutxiago landatu zituzten azkenean. Jende gutxi animatu zen.
Hala ere, joan zirenek primeran pasa zuten, eta Lakiolako aterpean egindako hamaiketakoarekin berotu zuten gorputza. Udaletxeko langileek landatuko dituzte falta diren zuhaitzak.