Gemma Urteaga, sariarekin. Argazkia: Urola Kostako Hitza
Gemma Urteaga beasaindarrak irabazi du Errezilgo kanporaketa, eta Erniarraitz sariketako finalean izango da. Martxoaren 4an izango da saioa, Azpeitiko gaztetxean, eta dagoeneko erabakita dago finaleko seikotea osatuko duten bertsolarien zerrenda; Urteagarekin batera, Amaia Iturriotz urretxuarra, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal, Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi ariko dira bertan.
Atzo jokatu zuten Erniarraitz Sariketako azken kanporaketa, Errezilgo Borondegi elkartean. Gemma Urteagaz gain, Jon Ander Iriondo (Azpeitia), Eñaut Martikorena (Hernani), Eli Pagola (Hernani), Xabi Igoa (Aramaio) eta Aitor Irastortza (Zaldibia) aritu ziren. 70 bat lagun elkartu ziren bertso saioa jarraitzeko. Azkenean, Urteaga izan zen puntu gehien batu eta zuzenean finalera pasatzea lortu zuena. “Gustura” gelditu da beasaindarra gaur egindako lanarekin, hala esan du bukaeran.
PUNTUAZIOA
1- Gemma Urteaga, 232 puntu.
2- Xabi Igoa, 227,5 puntu.
3- Eli Pagola, 227,5 puntu.
4- Aitor Irastortza, 223,5 puntu.
5- Eñaut Martikorena, 218,5 puntu.
6- Jon Ander Iriondo, 208,5 puntu.