Arriarango urtegian uhateak zabalik, irakurle batek bidalitako argazkian.
Duela apenas bi aste, alerta egoeran zeuden Goierriko urtegiak. Azken asteetako euriteen ondorioz ordea, gainezka daude orain. Asteburuan, Legazpiko Barrendiola urtegian uhateak zabaldu behar izan dituzte, gainezka egitear zegoelako. Beste horrenbeste egin dute gaur Arriaranen (Beasain). Lareoko urtegia ere, %100ean dago.
Otsailaren 10ean jaso zuten azken urteetako minimarik larriena; Arriaranen 1.500.000 metro kubiko mugatik jaitxi ziren; orain berriz, 3.000.000 m3-ko maximora iristear dira.