Otsailaren 20an hil zen. Patrizio Etxeberrian lan egin zuen 30 urtez.
Amiantoaren biktimei egindako omenaldia, iaz, CAFen. / Arg.: Eskeine Legorburu
Joan den otsailaren 20an hil zen Abundio Legaz legazpiarra. Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak jakinarazi duenez, amiantoarekin izandako kontaktuaren ondorioz hil da. 1967an hasi zen Legaz
Patrizio Etxeberrian lanean, eta bertan egin zituen 30 urte.
Mesotelioma batez hil da. Organoen kanpo geruzari eragiten dion minbizia da
mesotelioma, eta amiantoarekin lotzen da. 2014an hasi zen sintomak nabaritzen. 2016an Gipuzkoan amiantoaren ondorioz hil den hirugarren pertsona da Legaz.
Donostia Ospitalak legea urratu duela salatu du Asviamiek, laneko gaixotasuna izan zitekeen susmoa ez zutelako jakinarazi. “Osakidetzaren isiltasuna onartezina da”, adierazi du elkarteak.