Eguneko Zentroan ospatu du urtebetetzea, senitartekoekin. Udaleko ordezkariek lore sorta bat eraman diote.
Angela, erdian, udaleko ordezkariekin eta familiakoekin. / Arg.: Maialen Igartua
Angela Sanabria Zamoran jaio zen 1916an, eta han egin du bere bizitzaren zatirik handiena,
nekazari lanetan. Alargun geratu zenean, 76 urterekin, seme bakarrarengana joan zen bizitzera, Legazpira. Ordutik, Urtatzan bizi da.
Gaur 100 urte bete ditu, eta Eguneko Zentroan ospatu du bere kideekin batera. Udaleko ordezkarien, Nagusilanekoen eta senitartekoen bisita jaso du.
Lore sorta bat oparitu diote, eta tarta ere izan dute eguerdia goxatzeko.
Sanabriaren bilobak adierazi duenez, 96 urtera arte ez zuen pastilarik hartzen eta
ardoa baino ez zuen edaten. “Urak ez ziola onik egiten esaten zuen”. 96 urterekin iktus bat izan zuen, baina bere adinerako nahiko ondo dagoela esan dute senitartekoek.