
Dozenaka lagun elkartu ziren atzo iluntzean Ordiziako plazan, Jose Miguel Santamaria alkateari babesa emateko. Izan ere, asteburuan haren kontra agertu diren “mehatxuzko pintadak” salatzeko
deitu zuen bilkura Ordiziako bozeramaileen batzordeak. 20:00etan bilduta, ordu laurden inguruko bilkura ixila egin zuten.