Bi fase izango ditu: entzute eta harreman fasea batetik, eta eztabaida fasea bestetik
Atzo arratsaldean azaldu zituzten ondorengo pausoak zeintzun izango diren
Pasa den azaroan hasita, Ezker Abertzalea
Abian prozesua garatzen ari da, eta atzo aurkeztu zituzten hurrengo egunetan emango dituzten pausoak, Ordiziako Barrena jauregian.
Helburua Euskal Estatua da, eta prozesu sakon bati ekiteko, elkarrekin hausnartu, hitz egin, entzun eta eztabaidatzeko ariketa kolektiboa da Abian eztabaida.
Gaur hasita, hainbat herri batzar egingo dituzte Goierriko herrietan –Idiazabalen otsailaren 26an egin zuten–:
- Ormaiztegi, martxoak 2. 19:00etan kultur etxean
- Zaldibia, martxoak 2. 19:00etan Joxepanen
- Legorreta, martxoak 3. 19:00etan Aldapa Haundi elkartean
- Urretxu-Zumarraga, martxoak 5. 9:00etan Amalur elkartean
- Ordizia, martxoak 5. 9:30etan D´elikatuz zentroan
- Beasain, martxoak 5. 9:30etan Arrano elkartean
- Lazkao, martxoak 5. 9:30etan Areria aretoan
- Itsasondo, martxoak 5. 10:00etan udaletxean
- Zegama, martxoak 10. 19:00etan kultur etxean
- Legazpi, martxoak 12. 10:00etan kultur etxean
- Mutiloa, martxoak 15. 19:00etan udaletxean
- Ataun, martxoak 17. 18:30etan San Gregorioko kultur gunean
- Zerain, martxoak 18. 18:00etan kultur etxean
Abian prozesuak
bi fase izango ditu: batetik, entzute eta harreman fasea, eta bestetik, eztabaida fasea. Ezker Abertzaleko oinarri militantea eta kidetza soziala osatzen dutenak eztabaidatzera eta “erabakiak hartzera” doazela azaldu zuten atzo. Horretarako, militante oro ahaldundu eta eztabaidarako aktibo izateko asmoarekin bi fasetako prozesua garatzen ari dira. Alde batetik, entzute eta harreman fasea, eta bestetik eztabaida fasea.
Zutik Euskal Herria ebazpenetik jasotako balantzea,
egungo egoeraren analisia,
etorkizunera begirako estrategia eta horretarako behar dugun
antolakuntza zein militantzia ereduaren inguruan daude iritzi eta ekarpenak jaso ondoren osatu dute txostena, eta hori izango da eztabaidarako oinarrizko abiapuntua. “Eztabaida prozesu honek p
arte hartze zabal eta emankorra izan dezan bilatzen dugu”, azaldu zuten.
Horrez gain, Arnaldo Otegiren –gaur irten da espetxetik– espetxeratze bidegabea salatu zuten guztiei deia luzatu die larunbatean arratsaldeko 17:30etan Donostiako Belodromoan egingo den ekitaldi politikora hurbiltzeko.