Guillermo Prietok zilarrezko hiru domina lortu ditu pistan
Espainiako Pista Egokituko Txapelketetan lehiatu da Guillermo Prieto txirrindulari olaberritarra, asteburuan. Lan borobila osatu du, eta hiru domina kolkoratu ditu, hirurak zilarrezkoak.
Madrilgo Galapagar herriko belodromoan jokatu da txapelketa. Jazarpen proban 44,146 km/h-ko batez bestekoa ondu zuen (5:26,192 minutu). Kilometroko proban, berriz, 44,337 km/h-koa (1:21,197 minutu). Bi horietan iazko denborak hobetu ditu.
Hirugarren domina scratch-ean atera zuen, 40 itzulikoan. Espainiako Txapelketan lehen aldiz sartu dute modalitate hori, aurten. Hiruretan, Cesar Neira madrildarra izan da txapeldun, Prietoren aurretik.