Gure Txoko jubilatuen etxeko taberna beheko solairuan egongo da
Zumarragako Udalak Gure Txoko jubilatuen etxea berritzeko proiektua eta kontratazio espedientea onartu zituen asteleheneko osoko bilkuran. Alderdi guztiek alde bozkatu zuten. Obrak 1.230 milioiko aurrekontua izango du eta Jaurlaritzak 850.000
Zumarragako Udalak Gure Txoko jubilatuen etxea berritzeko proiektua eta kontratazio espedientea onartu zituen asteleheneko osoko bilkuran. Alderdi guztiek alde bozkatu zuten. Obrak 1.230 milioiko aurrekontua izango du eta Jaurlaritzak 850.000 euroko diru-laguntza eman du.
Taberna eta jatetxea beheko solairura jaitsiko dira. Plazaren altueran egongo dira, beraz. Helburua gainontzeko herritarrak ere jubilatuen etxeko tabernara sartzea eta adin ezberdinekoen arteko hartu-emana bultzatzea da.
Solairuartean bulegoa, bilera gela, ile-apaindegia eta bilarra egongo dira. Lehen solairuan gela balioanitzdun handi bat egongo da. Bertan, ekintza ezberdinak egingo dituzte: dantza, bingoa, gimnasia… Bigarren solairuan begiraleen bulegoak egongo dira. Baita Udalak erabili ahal izango dituen hainbat gela ere. Dena den, jubilatuen etxeak lehentasuna izango du. Ganbaran udaltzaingoaren aldagelak eta beste gela balioanitzdun bat egongo dira. Proiektua Udalak eta Gure Txokok elkarrekin landu dute. Obraren lehen fasea aurten egingo dute. Obrak irauten duen bitartean jubilatuen etxeko ekintzak kultur etxean egingo dira.