Asteburuan jokatu dute mendiko eski lasterketa, Pirinioetan. Sailkapen orokorrean 18. postua lortu dute.
Asteburuan jokatu da
Open Altitoy Ternua mendiko eski lasterketa, Pirinioetan. Bertan, Igor Alzelai legazpiarra eta Iñigo Lariz elgoibartarra izan dira lehen euskaldunak (sailkapen orokorrean 18. postua lortu dute).
Bikoteka jokatzen da proba, eta Grande Courseko zirkuito barruan dago.
Altitoy probaren barruan, bi lasterketa egin behar izan dituzte, bat larunbatean eta bestea igandean.
Lau ordu eta 47 minutuan egin zituzten bi lasterketak (irabazleek baino ordu bat eta zazpi minutu gehiago).
Alzelaik
BERRIA egunkariari adierazi dionez, igandeko lasterketa motzagoa izan arren, gehiago sufritu zuen, larunbateko nekea zuelako.