Ana eta Irene Usabiaga, Espainiako txapelketan
Bihar hasi eta martxoaren 6ra arte Munduko pista estaliko txirrindularitza txapelketa jokatuko dute Londresen. Goierriko ordezkari bat ere izango da bertan, Irene Usabiaga txirrindulari ordiziarra. Espainiako selekzioarekin parte hartuko du, Tania Calvo eta Leire Olaberria euskaldunekin batera. Taldekako eta bakarkako abiadura probetan, keirin, scratch, jarraipen, puntuaketa, omnium, madison eta 500 metroko eta kilometroko lasterketetan parte hartuko dute. Askorentzat, Brasilgo Joko Olinpikoetan parte hartzeko mugarri garrantzitsua izango da Londresko hitzordu hau.
Usabiagak denbora asko darama etxetik urruti eta munduko txapelketa honetarako prestatzen. Azken hilabeteetan, entrenatzeko itxialdiak egin ditu Sierra Nevadan eta Mallorcan, eta hainbat konpetiziotan ere parte hartu du.