Igandean jokatu zuten derbia Ampo Ordiziak eta Gernikak // Carlos Mediavilla
Etxean irabazi zuen Ampo Ordiziak igandeko partida, Gernikaren aurka. Derbia
20-13 amaitu zen etxekoen alde, eta maila ona erakutsi zuen talde ordiziarrak.
Lehenengo zatia nahiko parekatua izan zen. 16. minutuan Magunazelayak entsegua egin zuen Gernikakoen alde.
33. minutuan Oier Goiaren entseguari esker berdindu egin zen partida. Zatia hala amaituko zela zirudien, baina azkeneko jokaldietako bat aprobetxatu zuten gernikarrek, eta berriz ere markagailuan aurretik jarri ziren,
5-8. Hala joan ziren
atsedenaldira.
Bigarren zatian Ampo Ordizia izan da partidan nagusi, jokaldiak aprobetxatu, eta egindako presioari esker aurkarien jokaldiak bertan behera geldituz. Horrela,
bigarren zatia hasi eta bi minutura markagailua berdindu zuen Rustek. Ordiziarrek jokaldi on bati esker
Oier Goiak bigarren entsegua egin zuen. 56. minutuan 7 puntuko abantaila zuen Ampo Ordiziak. Asier Alvarez de Eulate minutu batzuetarako kanporatu zuten, eta haren falta aprobetxatu zuten gernikarrek, bost puntu eskuratuz. Partida zailtzen hasiko zela zirudien, baina aurre egin zioten presioari eta maila ona mantentzea lortu zuten. Lau minutu geroago,
Oier Goiak beste entsegu bat egin zuen, bere hirugarrena. Horrela, 67. minutuan 20-13 zegoen markagailua, etxekoen alde. Berriz Alvarez de Eulate jokoan sartu zen, eta azkenean hala amaitu zen partida. Zazpigarren postua berreskuratu du Ordiziak garaipen horri esker.