Ate irekien jardunaldia egingo dute Legazpiko eta Ordiziako suhiltzaileek
Asteburuan izango da, eta aurrez izena eman behar da.
Bihar, martxoak 8, Suhiltzaileen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Gipuzkoako suhiltzaileen parkeetan ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte. Bertan, parkeetako instalazioak eta ibilgailuak ikusteko aukera izango da, baita nola lan egiten duten ezagutzekoa ere.
Ordiziako parkean, martxoaren 12an eta 13an egingo dituzte ate irekiak, 10:00etan eta 12:00etan. Legazpiko parkean, berriz, martxoaren 13an, 10:00etan eta 12:00etan.
Aldez aurretik izena eman behar da, suhiltzaileak@gipuzkoa.eus helbidera idatzita. Mezuan datu hauek jarri behar dira: joango diren partaide guztien izen abizenak, kontakturako telefono bat eta herria.