Barrenetxea-Arando eta Onandia garaile Legazpi-Gabiria Rallyesprintean
Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onandia bizkaitarrek irabazi dute 18. Legazpi-Gabiria Rallyesprinta, Mitsubishi EVO IX batekin. Atzo jokatu zen, eguraldi aldakorrarekin eta euripean, Legazpiko Motxorro eta Gabiria artean. 75 partaide zueden izena emanda, 69 irten ziren, eta 12 geratu ziren jokoz kanpo (horietatik sei parke itxira ez sartzeagatik edo road-booka ez jarraitzeagatik).
Eguneko hiru erlojupekoetatik bitan azkarrenak izan ziren Barrenetxea-Arando eta Onandia. Lehen pasaera 4:39,34an osatu zuten, bigarrenean Ronald Holke eta Ivan Bajo nagusitu ziren Subaru Impreza N14arekin (4:36,94), eta hirugarrenean atzera bizkaitarrek lortu zuten denbora onena (4:43,39).
Bigarren postuan Holke-Bajo bikotea geratu zen, eta hirugarren Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola (BMW M3). Iban Tarsicio eta Iñigo Peñak azkeneko erlojupekoan matxura izan zuten, hirugarren postuan zeudela, eta ez zuten lasterketa bukatu.
Barrenetxea-Arando iaz itzuli zen automobilismo lehiaketetara, urte askoan utzita egon ondoren. Goierriko II. Rallyesprinta (Lazkao, Zaldibia eta Gaintza) berak irabazi zuen. 2015eko denboraldiko azken proba ere, Lanestosa-Karrantzakoa, irabazi zuen. 2016a bide beretik hasi du.
Automobilismo denboraldiko lehenengo lasterketa izan da. Eguraldi euritsuak eta hotzak ikusle sarrera apaldu dute, aurreko urteetatik.
18. Legazpi-Gabiria Rallyesprinta. Sailkapena: 1.Enrique Barrenetxea-Arando –Anartz Onandia (Lancer EVO IX), 13:59,80 2.Roland Holke-Ivan Bajo (Impreza N14), 14:04,28 3. Aingeru Castro-Alaitz Urkiola (M3), 14:13,19 4. Iñigo Olabegogeaskoetxea-Iñaki Narbaiza (M3), 14:14,87 (FL Formula Librea): Txus Jaio-Jesus Urkidi (BMW 325i), 14:16,85 5. David Ardions-Josu Agirre (Clio Sport), 14:17,30 6. Joseba Frutos-Aitor Frutos (Clio Sport), 14:28,21 7. Egoitz Mujika-Aritz Elgarresta (Saxo VTS), 14:32,32 8. Iñigo Errasti-Xabier Eguren (Clio Sport), 14:32,51 9. Iñigo Alustiza-Julio Muriedas (Fiesta R2), 14:32,70 10. Peru Urkidi-Koldo Ugalde (Saxo VTS), 14:33,76 11. Asier Mugartza-Erik Fuente (Clio Sport), 14:43,17 FL. Jokin Aiertza-Iñaki Aiertza (325i), 14:54,72 FL. Iñaki Alegria-Luis Zabaltza (Escort Cosworth), 14:56,99 12. Iker Juez-Mikel Gil (Clio Sport), 15:03,72 13. Iban Ibarreta-Kepa Otaegi (M3), 15:14,01 14. Aitor Hoyos-Andoitz Garmendia (325i), 15:21,96 15. Asier Samaniego-Unai Barrena (M3), 15:22,64 FL. Ekain Eitzagaetxeberria-Maider Usandizagaj (Lancer Evo V), 15:25,99 16. Ibon Otaegi-Xabier Lizarralde (M3), 15:28,80 17. Asier Jauntsarats-Hodei Ariztegi (306 GTI), 15:29,08 18. Xiker Aiertza-Jon Lonbide (205 GTI), 15:30,23 19. Alex Velasco-Irati Munitxa (Clio Sport), 15:35,10 20. Arkaitz Zendoia-Jokin Zendoia (M3), 15:36,75 21. Lucas Holke-Javier Fernandez (206 GTI), 15:37,62 22. Adrian Gomez-Iker Lopez (325i), 15:40,69 23. Jokin Agirre-Arantzazu Araneta (M3), 15:41,92 FL. Mikel Etxeberria-Julen Beldarrain (325i), 15:44,69 24. Xabat Goikoetxea-Ander Romaratezabala (Clio Sport), 15:47,07 25. Eneko Ausin-Borja Ausin (205 GTI), 15:47,50 FL. Ekain Otaegi-Jon Alberdi (Escort RS 2000), 15:56,00 26. Jon Arregi-Igor Arriaran (Punto Evo), 16:04,67 27. Carlos Garcia-Jesus Garcia (206), 16:16,56 28. Ander Sarrao-Unai Bengoa (M3), 16:18,05 29. Aitor Lozano-Iñigo Fernandez (206 XS), 16:22,50 30. Inhar Amenabar-Agurtzane Zubieta (Renault 5 GT Turbo), 16:24,65 FL. Inhar Hoyos-Ander Garcia (325i), 16:27, 28 FL. Aitor San Sebastian-Endika Apalantza (325i), 16:28,54) FL. Aitor Baltasar-Ion Misiego (205 GTI), 16:00,64 (+30,00) 31. Sergio Valladares-Gorka Silva (Ibiza GTI), 16:30,80 32. Jokin Madina-Jon Galparsoro (Saxo VTS), 16:33,64 33. Eñaut Igartzabal-Patxi Agirre (Ibiza), 16:36,09 FL. Jokin Urkizu-Oroitz Garbizu (325i), 16:28,30 (+10,00) 34. Iban Leanizbarrutia-Mikel Loidi (325i), 16:44,83 FL. Sergio Pejenaute-Jokin Sarasola (309 GTI), 16:55,05 35. Alex Acosta-Unai Zabalo (M3), 17:11,62 36. Ruben Lopez de Gereñu-Oier Larrañaga (Saxo VTS), 17:14,27 37. Iker Arizti-Joseba Astondoa (Saxo VTS), 17:16,08 FL. Xanti Loidi-Ekaitz Astiasaran (325i), 17:29,44 38. Iban Blanco-Laurendi Zelaieta (AX GTI), 17:19,85 39. Alvaro Gutierrez-Sikander Fadrique (AX GTI), 17:49,89 FL. Alberto Marcos-Igor Goia (325i), 16:19,97 (+1:30,00) FL. Patxi Altuna-Ibai Agirre (328), 18:18,78 40. Jon Kepa Oria-Asier Mujika (Astra GSI), 18:30, 99 41. Javier Villacorta-Unai Usobiaga (M3), 18:30,67 (+20,00) FL. Gorka Urrutia-Gorka Idigoras (318i), 19:23,86 42. Alberto Sanchez-Eric Javier Arellano (Saxo VTS), 20:55,63