Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren Europako gutuna sinatu dute. Bihar elkarretaratzeak egingo dituzte Urretxu-Zumarragan eta Legazpin.
Garikoitz Aiesta, Jon Luqui, Koldobike Olabide eta Mikel Serrano alkateak, eta Unai Orbegozo, Urola Garaiko batzorde eragileko ordezkaria. / Arg.: Maialen Igartua
Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren
Europako gutuna sinatu dute Goierri garaiko lau udalek: Zumarragak, Urretxuk, Legazpik eta Ezkio-Itsasok. Hala, berdintasunaren aldeko konpromisoa berretsi dute, eta ondorengo
konpromisoak hartu dituzte:
- Emakumeen parte hartzea bermatzeko neurriak hartzea, demokrazia ezin delako eraiki emakumerik gabe.
- Berdintasuna agenda politikoaren erdigunean jartzea, eta edozein politikatan kontutan hartzea (enplegua, etxebizitza, kontratazioak…)
- Emakumeen aurkako indarkeria salatzea, bizitza publikoan zein pribatuan. Eta ondorengoak guztiz ezabatzeko lan egitea: emakumeen trafikoa, etxeko indarkeria, sexu esplotazioa…
- Indarkeriaren prebentziorako eta biktimak babesteko, lege bateratuak sortzeko deia egitea, estatuei eta Europari.
- Emakume eta haur errefuxiatuen behar espezifikoak kontuan hartzea.
Bestalde, martxoaren zortziaren jiran antolatu diren ekintza guztiei ikusgarritasuna emateko helburuarekin, agenda bateratua osatu dute lau herrien artean. Agenda horretan eskualdeko elkarte ezberdinek antolatutako ekintzak daude.
EGITARAUA
Martxoak 7, astelehena
16:00. Zoru pelbikoa lantzeko tailerra. Iratzarri elkartean (Legazpi).
16:00. Hitzaldia:
Alzehimerra. Gurutz Linazasororekin. Mairi elkartean (Urretxu).
Martxoak 8, asteartea
10:00. Antiora igoera eta bazkaria. Iratzarrik antolatuta.
19:30. Elkarretaratzeak. Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan, eta Legazpiko Euskal Herria plazan. Martxoak 8ko koordinadorak antolatuta.
Martxoak 9, asteazkena
10:00. Tabakalerara bisita. Mairik antolatuta.
Martxoak 11, ostirala
10:00. Mairi Elkartearen 25. urteurreneko ospakizuna. Mairiren lokalean.
Martxoak 12, larunbata
10:00. Larrunera igoera, Iratzarrik antolatuta.
11:00. Hitzaldia:
Kurdistango askapen mugimendua eta emakumeen papera. Samara Velte kazetariarekin. Urretxu-Zumarragako gaztetxean.
14:30. Emakumeen bazkaria, Zumarragako jubilatuen etxean. Izena emateko: 943 72 58 29.
17:00. Emakumeen trikipoteoa, Zumarragako kaleetan. Urola Garaiko Koordinadora Feministak antolatuta.
23:00. Kontzertua:
Mis ovarios 33. Urretxu-Zumarragako gaztetxean. Urola Garaiko Koordinadora Feministak antolatuta.
Martxoak 13, igandea
Igartubeitin,
Emakumeak Landa Ingurunean jardunaldia.