Bertsotan oroitu dituzte Jesus Alberro eta Ximon Azarola brinkolatarrak
Arriurdin kultur elkarteak antolatuta, Jesus Alberro eta Ximon Azarolari omenaldia egin diete asteburuan. Jesus Alberro 2013an hil zen, eta Ximon Azarola 2014an. Brinkolarrak ziren biak, eta bertsolariak.
Eguraldi txarra egin arren, umore onean eta giro ederrean oroitu zituzten. Eguerdian meza izan zuten, eta ermita bete egin zen. Mezaostean bertso bana abestu zituzten Bittor Agirre, Eusebio Igartzabal, Iñaki Azarola eta Jokin Matxinandiarena bertsolariek.
Ondoren, Armuño elkartean bazkaldu zuten. 65 lagun elkartu ziren. Bazkalostean omenduen bideo bat ikusi zuten, eta bertso saioa izan zen berriro. Senitartekoak eta lagunak izan ziren ekitaldian.